KANTERA. AZPEITIA ***



Kantera hau Urolaldean dagoen eskalada eskola bakarra da. Kantera zaharra izan arren arroka nahiko ona da.

Arroka mota: kareharria

Ekipamendua: spits eta paraboltak  

Bia kopurua: 45

Bien altuera: 25 metro
 
Gutxien/gehienen zailtasuna:. IV/ 8a

Orientazioa: hegoa batez ere

Nola iritsi: hainbat bide daude Azpeiti eta Azkoititik igotzeko. Hemen erosoena aipatuko dugu. Azpetian Loiolako Santutegi eta Olatz monastegi artean eskubian dagoen bidegurutzea Erlo eta Xoxote aterpera doana hartuko dugu. Bide hau jarraituz 3,5 kilometrotan  bidea mozten duen metalezko langa batera iritsiko gara. Pixka bat lehenago bidea zabaltzen da kotxea uzteko. Hemen ezkerraldean basoan sartzen den bidea hartuko dugu. 10 minutu barru langa batekin topo egingo dugu. Hemen bidea hiru bidetan adarkatzen da. Erdikoa hartuko dugu (ez hartu gorantz borda batera joaten dana ezta beherantz joaten dana ere). 5 minutu barru kanterara iritsiko gara (15 minutu gustiz)






No hay comentarios:

Publicar un comentario